Protagoras

Filosofo grekoa (Abdera, K.a. ~486 - ?, ~410). Periklesen eta Sokratesen laguna izan zen. Heraklitoren eraginez, gauzak etengabeko joanean daudela eta gizakiek egia unibertsal eta erabatekorik erdiesterik ez dutela defendatu zuen. Lehen sofistatzat hartzen dute eta beraren irakatsi berezia esaera ospetsu honetan laburbildu izan da: "Gizakia da gauza guztien neurria".



Atzera