Sofokles
Tragedia-idazle grekoa (Kolona, K.a. ~495 - Atenas, 406). Atenasko inperioaren altxorzaina (442) eta hiriko estatu-kontseilaria (413) izan zen. 123 bat antzerki idatzi zituen, baina horietatik, zazpi tragedia bakarrik ezagutzen ditugu: Ajax, Antigona, Trakiniak, Edipo errege, Elektra, Filoktetes, Edipo Kolonan. Eraberritu egin zuen tragedia.
Atzera