Zekena

J.B. Molièreren komedia, 5 ekitalditan banatua eta prosaz idatzia (1668). Harpagon burges aberats zekena Mariane gaztearekin maitemindu da, baina bere seme Cleante neska beraren atzetik dabil. Semeak hamar mila ezkutuko altxor preziatua kentzen dio aitari eta erotu egiten da agurea. Amaieran burgesak dirua berreskuratzen du eta semea maitearekin ezkontzen da.



Atzera