baztertu

1. da/du ad. Bazterrera joan edo eraman; erditik kendu. Haiei lekua uztearren horma ondora baztertu nintzen. 2. da ad. Toki bazterrera joan. Mendira baztertu zen eta otoitzean igaro zuen gau guztia. 3. da/du ad. Nonbaitetik aldaratu. Begiak ezin bazterturik. Ezin dut hori burutik baztertu. 4. du ad. Alde batera utzi; kontuan, aintzakotzat ez hartu. Beti laguna zain zaitut nik / eta ez zaitut baztertu. Lan hori baztertu da urtetik urtera. 5. da/du ad. KIR. Pilota ezkerreko paretara hurbildu; bereziki eramateko zailtasuna sortuz. Retegiri pilota baztertu egin zaio.



Atzera