deboniar

GEOL. 1. iz. (maiusk.) Paleozoikoko laugarren sistema (eta periodoa), Siluriarraren ondorengoa eta Karboniferoaren aurrekoa. Duela 408,5 milioi urte hasi zen eta 46 milioi urte iraun zuen. Arrainak eta iratzeak garatu eta ugaritu ziren. 2. adj. Sistema (eta periodo) horretakoa edo horri dagokiona.
Sistema honen izena Ingalaterrako Devon konderritik dator. Deboniarrean bolkanismoa oso aktiboa izan zen; higidura orogenikoak, ordea, apalak izan ziren. Klima lehor eta beroa zen. Ia Hego Amerika osoa ozeanoak hartuta zegoen, urpean alegia. Eskualde arido askotan (Devonen batez ere) hareharri gorria metatu zen. Burdin mineralen hobiak eta bauxita-hobiak ere sortu ziren. Faunari dagokionez, arrain korazatuak, plakodermoak, oso ugariak izan ziren. Anfibioak birikak eta hankak garatu eta lurra kolonizatzen hasi ziren; lur gaineko lehen ornodunak izan ziren. Lurrean landaredia garatu zen; ondorioz, zorua egonkortu eta erliebearen higadura murriztu egin zen. Lehen arbola hostodunak ere orduan agertu ziren.




Atzera