alegia

1. iz. Pertsonaia gisa animaliak edo gauzak agertzen direneko ipuina edo elezaharra, gehienetan hitz neurtuetan moldatua, eta ondoriotzat ikasbide morala eskaintzen duena. Otsoa eta bildotsaren alegia. 2. iz. Egia ezkutatzen duen itxura. Mintza zaitez alegiarik eta disimularik gabe. 3. lok. Zerbait azaldu ondoren, informazioa zehazteko, azaldutakoa argitu edo osatzeko erabiltzen den hitza. Hemengo ipuin eta bertsoek iturri berria dute; Graziano Gesaltzako aitona, alegia. "Eskopeta hori koipeka erria dago" esan zion, alegia, behin ere ez ziola koiperik ematen. 4. adb. (Ipar.) Balitz bezala, bailitzan (edo pertsonaren arabera dagokion adizkia). Gau guztian egon naiz alegia hila. • ALEGIAZ. Itxuraz; txantxetan, ez benetan. Alegiaz esan duk hori. || -EN ALEGIA EGIN. -en itxura egin.



Atzera