dipolo

iz. 1. FIS. eta KIM. Oso gertu dauden bi karga elektriko puntual berdinak eta zeinu desberdinekoek osatzen duten multzoa. 2. BIOKIM. Aldi berean talde lipofiloak eta hidrofiloak dituen molekula. 3. TELEKOM. Luzera bereko bi hagatxoz osatutako irrati- edo telebista-antena. Bere luzera osoak hartu nahi den erradiazioaren uhin-luzeraren erdia behar du izan, eta uhinen norabidean orientatu behar da.



Atzera