diptongo

iz. Silaba berean ebakitzen den bokal-bikotea. • beheranzko diptongo. Lehena bokala eta bigarrena erdibokala dituena. [au], [oi]. || goranzko diptongo. Lehena erdikontsonantea eta bigarrena bokala dituena. [we], [ja].
Euskararen barruan eskuarki beheranzkoak dira diptongoak: au, eu, ai, ei, oi. Honetan gertuago bide dago euskara hizkuntza germanikoetatik erromanikoetatik baino. Euskaraz goranzko diptongorik baden ala ez oso eztabaidatua izan da. Ezin da ukatu, hala ere, zenbait toki edo kasutan egiten direla horrelako diptongoak, fenomeno orokorra ez bada ere. Badira bi talde hauetatik kanpo geratzen diren diptongoak ere (ui, iu).




Atzera