erauzi

1. du ad. Bereizi; bereziki bere errotik, edo ezarririk edo erantsirik dagoen lekutik atera edo bereizi. Ohitura gaizto haiek gizartetik erauzi nahian. 2. (hed.) Norbait bere onetik atera, asaldatu. Amorruak erauzirik dagoen zure etsaia. 3. du ad. (Ipar.) (zah.) Testigantza faltsua egin. Ez gezurrez lekukotasunik erauz. 4. du ad. (Z) Deuseztatu. 5. da ad. (Ipar.) (zah.) Aldaratu, bereizi. Egiazko argitik erauzi ziren. 6. du ad. KIM. Substantzia bat dagoen nahastetik prozedura fisikoak erabiliz (distilazioz, zentrifugazioz, disolbatzaile baten bidez, etab.ez) bereizi. 7. du ad. Lurrazaletik mineral edo bestelako substantzia bat lortu. 8. MED. du ad. Kirurgia bidez gorputzaren zati bat kendu. Giltzurrun bat, tumore bat erauzi.



Atzera