erretorromaniera
iz. Suitzako ekialdean, Italiako iparrekialdean eta horien inguruko Austriako zenbait eskualdetan mintzatzen den hizkuntza erromanikoa.
Erretorromaniera antzinako Rhetiako Alpeetan hedatu zen latinaren ondorengoa da eta egun 560.000 hiztun inguru ditu. Hiru dialektoz osatua dago: Suitzako Grisonian hitz egiten den erromantxera (hedatuena eta Suitzako laugarren hizkuntza ofiziala 1938.az geroztik), Italiako Trentino-Alto Adigeko ladinoa (Dolomita Alpeetan mintzo dena) eta Italiako friulera (Veneziako iparraldetik Austriako mugaraino mintzo dena). Dialekto hauek ez dute eredu literario komunik erabili, eta jasan duten bilakaera bereizituen ondorioz, Suitza inguruko hizkerek frantsesaren aldera egin dute eta ladinoak eta friulerak italieraren aldera.
Atzera