inguru

1. iz. Zerbaiten edo norbaiten ondoko toki edo puntuen multzoa (mugagabean edo leku-atzizkiez postposizioa osa dezake, dagokion tokiaren ingurua bera edo inguruko lekuren bat adieraziz; dagokion izen-sintagmak -en kasu-atzizkia hartzen du, edo delako sintagmako izenak zerbait bizigabea adierazten badu eta atzean adjektiborik ez badu, -en atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Hiriaren inguruak badu bi orduren bidea. Ez dabiltza haiek eguzkiaren inguru. Tolosa inguruko herri batekoa da. 2. iz. (bereziki pl.) Tokia, bazterra. Inguru hauetako basoetan. 3. iz. Bira, itzulia. Gerrari guztiek armak hartu eta eman behar diote inguru bat herriari. 4. iz. Toki batetik beste batera joateko, zuzena baino luzeagoa den bidea. Inor ohar ez zedin, inguru bat eginez isilka sartzen nintzen etxean. 5. iz. Denborazko hitzez eta postposizioan, garai hori dela gutxi gorabehera adierazten duen hitza. Gabon inguru honetan hala ere, mina areagotu egiten zaio. 6. Zenbaki batek mugatzen duen izen-sintagma bati dagokiola, kopuru hori gutxi gorabeherakoa dela adierazten duen hitza (mugagabean erabiltzen da; Ipar.an, izen-sintagma mugagabean -en atzizkia hartzen du, eta inguru hitzak -a mugatzailea). Berrogei urte inguru ditu. Arratsaldeko sei eta erdiak inguru ziren. Hiru orenen ingurua utzi behar da egosten.



Atzera