gorabehera
1. Aurretik duen izen-sintagmak adierazten duenak, esan edo esango den adierazpen bati, harekin kontrajarrita egon arren, indarrik ez diola kentzen adierazten duen hitza. Giputzak malguagoak dira, zenbait haserrealdi gorabehera. 2. Gora edo behera, gehiago edo gutxiago. Hitz guztietan ageri da, apur bat gorabehera, batean gehiago, bestean gutxiago, nondik duten beren etorkia. 3. iz. (batez ere pl.) Goranzko eta beheranzko, alde baterako eta besterako aldaketa, aldea. Baditu itsasoak bere gorabeherak eta aldaketak. Lurraren gorabeherak. 4. iz. (batez ere pl.) Kontua, arazoa; gertaera. Mila gorabehera eta arrisku igarota. 5. iz. Zerbaiten alderik funtsezkoena edo garrantzizkoena. Honetan datza auziaren gorabehera guztia. 6. iz. Axola, garrantzia. Gorabehera handiko arazoa. • GUTXI GORABEHERA. Ik. gutxi.
Atzera