gora
1. adb. Goian den tokira; altuago dagoen tokira (postposizioan, aurretik duen izen-sintagma -n, -z, -tik edo ¯ atzizkiak har ditzake). Gora igo. Kalean gora alde egin zuen. 2. adb. (Ipar.) Goraki, ahots ozenez. Hasi zen gora mintzatzen. 3. adb. (Ipar.) Gorarik, altxaturik. Burua gora ekarriko du. 4. interj. Norbait edo zerbait goratzeko oihua. Gora Euskadi askatuta! 5. iz. Aurrerakada, gorakada, hobekuntza. Gaixoak ez dauka gora handirik. Gora handia egin. 6. izond. (Ipar.) Altua. Mendi gora batera. Misterio gorak eta barrenak. • GORA JO. Goragoko tribunal edo epaimahai bati beste baten epaia berrikus dezan eskatu. || GORAGO. 1. Beste bat baino altuago den tokira. Jose eta Elena lepoan gelditu ziren, eta Esteban eta biok gorago igo ginen. 2. Beste bat baino altuago den tokian. Maria Gomez gorago bizi da, baina ez dakit zein bizitzatan. Gorago esan dugun bezala. || GORAGOTIK. Beste bat baino altuago den tokitik. || -TIK GORA. 1. Adierazten den tokitik altuago den batera edo batean. 2. Adierazten den kopuru edo kantitatea baino handiagoa. Mila pertsonatik gora bildu ziren. 3. Adierazten den unetik aurrera. Datorren urtetik gora.
Atzera