gaitasun

iz. 1. Zerbait egiteko, zerbaitetan aritzeko gai denaren nolakotasuna. Gizarte-harremanetarako berebiziko gaitasuna lortu duen hizkuntza. Gaitasun-agiria. Etxeko andrearen gaitasunak goratzen. 2. PSIKOL. Lortzen edo bereganatzen diren egiteen jakitea edo lan-disposizioa (sortzetikoa den egokimenari kontrajarria). • hizkuntz gaitasun. HIZKL. Generatibismoan, hizkuntzaren jakintza, edozein hiztun-entzulek hizkuntza batez inplizituki dakiena. Honi esker pertsona inoiz entzun ez dituen perpausak ere ulertzeko eta sortzeko, edo perpaus bat hizkuntzaren arabera zuzena ala okerra den bereizteko gai da. Hizkuntzaren egiturari, gramatikari, dagokion gaitasuna da, ez hizkuntzaren erabilerak gizarteko funtzio desberdinetarako agertzen dituen molde desberdinei buruzkoa.



Atzera