gimnospermo

iz. eta izond. BOT. Hazi biluziak, perikarporik gabeak, eta ezkata baten gainean hazten diren obuluak dituzten zenbait landarez esaten da. Gehienak zurezkoak eta hostoiraunkorrak dira eta estrobilo ar eta emeak beti bananduta daude. Bere baitan pinuak, altzifreak, etab. hartzen dituen Gymnospermae dibisioa osatzen dute.
Gaur eguneko gimnospermoak beste garai bateko flora ugari eta bariatuagoaren aztarnak dira. Gehienak zurezkoak dira, trakeidak dituzte izerdi landugabea eroateko, hosto iraunkorrak dira gehienetan eta estrobilo ar eta emeak beti bananduta daude. Ernalketa oosferari bakarrik dagokionez, haziek ez dute albumenik. Hazi helduetatik, bestalde, plantula bakar bana ernetzen da. Kotiledoi-kopurua 2 eta 12 bitartekoa da.




Atzera