hats

1. iz. Arnasbeheran biriketatik botatzen den airea. 2. iz. (hed.) Espirituaren adorea, kemena eta indarra. 3. iz. (B) Usain txar eta sarkorra. 4. izond. Kirastua, zikina. • azken hats. Hilzoria; heriotza. || goi-hats. Goiargia. • HATS-BIZI. (Ipar.) Ia hatsik gabe, hiltzeko zorian. Hats-bizi atera dute neska uretatik, baina laster hil da. || HATS EMAN. Arnasa bota; putz egin. || HATS GAIZTOAN. (Ipar.) Haserre. Hats gaiztoan bizi zara zure gogoaren kontra. || HATS HARTU. 1. Arnasa hartu. 2. Atseden hartu. || HATSAREN GAINEAN. (Ipar.) Lasai, gogara. Eta gero, ardura guztiak utzita, pausatuki, hatsaren gainean jarriko naiz. || HATSEAN. (Ipar.) Hats gaiztoan.



Atzera