heze

1. izond. Apur bat bustia. Ihintzez narotutako zelai hezeak. Ezpain-ertza makur eta begia heze. 2. izond. Atmosfera, aire, etab.i buruz, ur-lurrin asko duena. 3. izond. Leku, lurralde, etab.i buruz, eguraldi hezekoa. 4. izond. Landareei eta egurrari buruz, ihartua ez dena. 5. iz. Hezetasuna. • klima heze. METEOROL. Lehorterik ez dagoen eskualdeetakoa (hilero prezipitazio ugari eta erregularra izaten dute).



Atzera