lurralde
iz. 1. Lur-eremu edo hedadura aski zabala, mota jakin bateko ezaugarriek bereizten dutena. Urak inguratzen dituen lurralde ezkutuak. 2. EKOL. Animalia bat edo multzo bat bizi den eremua, ingurukoetatik defendatzen duena. 3. ZUZ. Estatu baten legeak aplikatzen diren eta bere erakunde politikoek boterea duten lur-, aire- eta itsas eremua. • lurralde ireki. HIST. Lur zabala. || lurralde historiko. Euskal Herriko probintzia bakoitza izendatzeko erabili ohi den izena. || lurralde santu. (maiusk. eta pl.) Kristauen artean, Palestinari eman izan zaion izena, Jesu Kristo han jaio eta bizi izan zelako eta haren oroigarriak, bereziki Hilobi Santua, han daudelako. || lurralde-antolamendu. ZUZ. Lurralde jakin baten (estatu, elkarte autonomo, probintzia, etab.en) erabilera sektore desberdinen artean era egokienean banatzea helburu duen plangintza.
Atzera