hutsune
iz. 1. Tarte edo une hutsa. Harresiak zituen hutsuneetan. Bazen jende franko plazan, baina bazterretan hutsuneak nabari ziren. 2. (hed.) Gabezia. Hutsune hori betetzera dator nire lehenengo liburu hau. 3. (batez ere B) Hutsa, hutsegitea. 4. ELEKTRON. Erdieroalearen kristal-sarean elektroi edo karga negatibo baten falta. • hutsune estratigrafiko. GEOL. Serie estratigrafiko sedimentario batean, beronen zati bat ez egotea.
Atzera