interes

iz. 1. Norbaiti axola diona, doakiona, onuragarri zaiona. Besteren interesen zerbitzari bihurtu zelako. 2. Garrantzizkoa dela edo arreta merezi duela uste denaren aurrean ernatzen den gogo-jarrera edo egoera. Irakurlearen gogoa eta interesa beti erne edukitzeko. 3. EKON. Kreditu gisa mailegatutako diruagatik ordaintzen den diru-kopurua. Zorra eta interesak itzultzeko. • EKON. interes bakun. Hasierako kapitalak, denboraldi bakoitzean sortzen dituen interesak gehitu gabe, denbora jakin baten buruan sortzen duen interesa: i = K0árán, non i interesa, K0 hasierako kapitala, r interes-tasa edo korritua eta n denbora den (urtetan). Eskuarki, urtebete baino denboraldi laburragoetarako erabiltzen da. || interes konposatu. Hasierako kapitalak, denboraldi bakoitzean sortzen dituen interesak metatzen zaizkiola, denbora jakin baten buruan sortzen duen interesa: Kn = K0(1+r)n, non Kn n denboraren buruan sortzen den kapitala den. || interes-tasa. Kreditu gisa mailegatutako diruagatik urtean ordaindu behar den portzentajea.



Atzera