irauli
du ad. 1. Zerbaiten goiko alde edo zatia beheko alde edo zati bihurtzen dela jarri, azpikoz gora jarri. Txalupa irauli. 2. Ontzi baten edukia beherago dagoen beste batera hustu. Saskia bete, saskia irauli gurdia mukurutzeko. 3. Azpikoz goratu, nahastu. Oraingo bizimoldeek, ohiturek, ideiek irauli dizkigute lehengo erak eta usario zaharrak. 4. Itzuli; hizkuntza batean adierazitakoa beste hizkuntza batean eman. Begiak zerura irauli. Euskaraz irauli. 5. INFORM. Iraulketa burutu.
Atzera