juntura

iz. 1. Juntatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. ANAT. Ik. giltzadura. 3. ELEKTR. Bi eroale edo gehiagoren arteko konexio elektrikoa. 4. ERAIK. Fabrika-obra bateko ilara berean harri, silarri edo adreiluen artean gertatzen den eta mortairuz betetzen den tartea. 5. TEKNOL. Bi pieza edo gehiagoren arteko lotura; lotura hori gauzatzen duen pieza edo egitura. • TEKNOL. estankotasun-juntura. Tutu edo barrunbe batetik fluidoa ez ateratzea ahalbidetzen duena. || juntura hariztatu. Haria duen juntura, hariz estutu daitekeena. || juntura toriko. Toru-formako estankotasun-juntura. || kulataren juntura. Barne-errekuntzazko motorean, zilindro-blokearen eta kulataren arteko estankotasun-juntura. || zabalkuntza-juntura. Elkartzen dituen piezetan tenperatura-aldaketen eraginez gertatzen diren zabalkuntza eta uzkurdura zurgatzen dituen juntura.



Atzera