kanoi

iz. 1. ARMAG. Artilleriako pieza sendoa, jaurtigai astunak jaurtitzeko erabiltzen dena. Bere zatirik nagusiena jaurtigaia eta karga lehergarria ezartzen diren hodi luzea da. 2. ARMAG. Su-arma batean, jaurtigaia irteten den hodia. 3. TEKNOL. Zilindro-formako hainbat objekturi ematen zaion izena. • elektroi-kanoi. Elektroi-multzo bat azeleratzen eta izpi estu baten forman igortzen dituen tresna. || itsaspeko kanoi. GEOL. Itsaspeko haran sakon eta estua, horma malkartsuak dituena.



Atzera