karst

iz. GEOL. Batik bat kararrien eta, neurri txikiagoan, beste arroken disoluzioz sortzen den topografi mota. Lurralde hauetako ezaugarri nagusiak lapiazak, haitzuloak eta leizeak dira.
Kararrien kasuan, disoluzioa urak kaltzio karbonatoa disolbatzean sortzen da eta prozesu hau errazago gauzatzen da diaklasa eta geruzapen-planoei esker, disoluzioa gehituz doan heinean progresiboki handitzen direlarik. Hauetatik iragazitako urak, bestalde, barrunbeko disoluzioa areagotzen du. Lurralde hauetako ezaugarri nagusiak lapiazak, haitzuloak eta leizeak dira. Ur-drenajea arrokaren barrenean gertatzen da bertako barrunbeei esker, eta kanpoan ura topatzea nahikoa zaila suertatzen da. Hori dela eta, oso lurralde idorrak dira; maiz, ibairik gabeko haranak egoten dira.




Atzera