lisiba
iz. 1. Garbiketarako (bereziki arropa zuria garbitzeko eta zuritzeko) erabiltzen den likido alkalinoa, lehen zenbait landareren hautsekin egiten zena. Arropa lisiban berotu eta beratu baino lehen. Lisiba-ura. 2. Lisibatzeko ekintza eta horren ondorioa. Lisiba egin. Zortzi lisiba edo behar ditu matazak zuritzeko. 3. Batera lisibatzen den arropa-multzoa. Lehen errautsez egosten zen lisiba. • LISIBA JO. Lisiba, arropa-multzoa, askan edo bestelako leku batean, urberritu, gehienetan harri gainean arropaz arropa joz. Hogeita lau harri, lisiba jotzeko erosoak.
Atzera