luzapen

iz. 1. Luzatzeko ekintza eta horren ondorioa, bereziki, denbora-bitarte bat luzatzen den epea edo neurria adierazteko erabilia. Luzapen horien bitartez denbora irabazi nahian zebilen. Ordu beteko luzapena. 2. TEKNOL. Trakzio-esfortzua eragiten zaienean materialek jasaten duten deformazioa. 3. ZUZ. Negozio juridiko bat betetzeko aurrez ezarritako epea luzatzea. • luzapen analitiko. MAT. Eremu baten barruan bi funtzioren kointzidentzia ikertzeko erabiltzen den funtzio-teoriaren prozesua. || fitxategi-luzapen. INFORM. Zenbait sistematan fitxategiaren edukia edo mota adierazteko fitxategi-izenari eransten zaion karaktere-katea. Luzapenak hiru karaktere izan ditzake gehienez eta fitxategi-izenetik bereizteko puntua erabili behar da. || luzapen-koefiziente. TEKNOL. Material baten harikortasuna neurtzen duen koefizientea. || telefono-luzapen. Zentral batera konektatutako aparatu bakoitzari dagokion zenbakia.



Atzera