mehe

1. izond. Lodiera txikia, edo ohi dena edo behar lukeena baino txikiagoa duena. 2. izond. Arina, txikia; fina, delikatua. Haize mehe bat. Irri mehe batekin. 3. izond. Likidoez, loditasun txikikoa. Ardo mehea. Esne mehea. 4. izond. Urari buruz, sakonera txikikoa. Ur mehetan oinez iragaten ahal da ibaia. 5. izond. Janariez, gizen gutxi duena, arina. Salda mehea. Janari mehea. 6. izond. Lurrez, etab.ez, gizena ez dena. Pentze mehe honek ez du ematen. 7. iz. Haragirik ez jatea. Mehea hautsi. Mehe-eguna.



Atzera