neutro

1. izond. Aurkako bi ezaugarri edo jarrera dauden kasuetan, ez bata ez bestea agertzen duena. 2. izond. FIS. Karga elektriko positibo eta negatiboen kopuru bera duena; kargarik gabeko partikula azpiatomikoa. Atomo neutroa. 3. iz. eta izond. HIZKL. Genero-bereizketa sexuaren arabera egiten den hizkuntzetan, ez maskulinoa ez femeninoa dena. 4. izond. KIM. Ez azido, ez basiko dena. • elementu neutro. MAT. Eragiketa bitar batekiko, multzo bateko x edozein elementurentzat I á x = x á I = x berdintza betetzen duen I elementua. || hari neutro. ELEKTR. Sare elektriko bateko bi puntu neutro edo gehiago lotzen dituen haria. || puntu neutro. ELEKTR. Izar-formako sistema polifasiko bateko fase guztiak heltzen diren puntua.



Atzera