bitar

adj. 1. Bi elementu edo osagaiz osatua. 2. INFORM. Bi ikur bakarrik erabiltzen dituen irudikapena duen prozesua. 3. MAT. Oinarritzat 2 zenbakia duen zenbaki-sistema, 0 eta 1 zifrak bakarrik dituena eta informatikan erabiltzen dena.
MAT. Erlazio bitarra, bi elementu lotzen dituen erlazioa da. Bi elementu horiek bi multzo desberdinetan edo multzo berean egon daitezke. Erlazio bitar horrek betetzen dituen propietateen arabera kontzeptu desberdinak definituko dira: aplikazioak, ordena-erlazioak, baliokidetasun-erlazioak, eragiketak, etab.
Kodigo bitarra: letrak, zenbakiak eta ikurrak zifratzeko 0 eta 1 balioak soilik erabiltzen dituen sistema. Hona hemen sistema hamartarreko lehen hamar zenbakiak sistema bitarrean adierazita:
0 - 0000
1 - 0001
2 - 0010
3 - 0011
4 - 0100
5 - 0101
6 - 0110
7 - 0111
8 - 1000
9 - 1001




Atzera