okertu
da/du ad. 1. Lerro zuzenaren itxura duena makotu. Makila-burua okertu nahi zuen, eskutokia egiteko. 2. Norabide zuzenetik, berezko edo ohiko norabidetik aldaratu. Goldea bezala bere bidetik okertu gabe. 3. Bide zuzenetik aldaratu. Orain, gauzak okertu direnean. 4. Egiatik aldaratu, nahasarazi, engainatu. Sartzen badugu arraun bat uretan, uste dugu okerra dagoela arrauna: begiek okertzen gaituzte. 5. Begibakar bihurtu. Norbaitek jotzen badu bere mutilaren begia eta okertzen badu.
Atzera