parlamentu
1. Hiritarren ordezkariez osatutako erakunde politikoen multzoa. Bere egiteko nagusia aurrekontuak eztabaidatu eta onartzea eta Konstituzioaren araberako legeak egitea da. Estatu edo bestelako unitate politikoaren arabera, ganbara batez edo biz osatua egon daiteke (adib., EAEko parlamentua edo Eusko Legebiltzarra eta Nafarroako Legebiltzarra ganbara banaz osatua daude, baina Frantzian Asanblada Nazionala eta Senatua daude, eta Espainian Kongresua eta Senatua). 2. Delako erakundearen egoitza. 3. HIST. Frantzian, Erdi Aroko eta Erregimen Zaharreko erakunde politiko eta judiziala (Estatu Orokorrak batzar konstituziogile bilakatu zirenean desagertu zen).
Atzera