plaza

iz. 1. Herri barruko toki publiko eta zabala, eraikinez inguratua eta hainbat kaleren elkargune dena. 2. Jendaurrean aritzeko lekua, zenbait jarduera (kirol- edo bertso-saioa, esaterako) egiten den tokia; bizitza publikoa gertatzen den irudizko eremua. Euskara, jalgi hadi plazara! 3. Elikagaien aldizkako azoka, merkatua. Plazan erosten du. Azpeitian asteartetan izaten da plaza. Plaza egin. 4. Lanpostua (bereziki, Administrazioan funtzionario batek betetzen duena). Zortzi plaza betetzeko azterketa egingo da. 5. KIR. Frontisik gabeko pilotalekua. 6. KIR. Idi-dema, gizon-proba, etab.etan, norantza berean egiten den ibilbide-tartea (proba egiten den tokiaren arabera, distantzia desberdina da). 7. TAUROM. Zezenketa egiten den tokia (eskuarki zezen-plaza hitz-elkartean).



Atzera