sagu

iz. 1. ZOOL. Muridoen familiako zenbait ugaztun karraskariren (bereziki Mus generokoen) izen arrunta. Txikiak dira eta ilaje arre edo grisa eta ia gorputza bezain luzea den isatsa dauzkate. 2. INFORM. Pantailan kurtsorearen mugimendua eskuz kontrolatzeko aparatua, kable baten bidez ordenadoreari konektatuta dagoena. 3. MED. Hazizurriak. • ZOOL. etxe-sagu. Arruntena da. Gizakia bizi den lekuetan bizi da bereziki eta kosmopolita da (M. musculus). || landa-sagu. Aurrekoaren oso antzekoa baina basatiagoa da (M. spretus). || sagu lepahori. Basasaguaren oso antzekoa da (Apodemus flavicolis). || uzta-sagu. Ile ugaria dauka eta ia ez zaizkio belarriak ikusten (Micromys minutus).



Atzera