sozietate
iz. 1. Enpresa-jarduera bat burutzeko eta hortik mozkinak ateratzeko fondo bat jarriz, pertsona-multzo batek borondatez osatzen duen elkartea. 2. ZOOL. Intsektu guraso-bikote batetik sortutako ondorengoen multzoa, esate baterako erleen kolonia. • EKON. erantzukizun mugatuko sozietate. Akzioak publikoki saldu eta erosten ez diren sozietatea, bazkide gutxiz osatua (bi nahikoa); bazkideek bakarrik beren ekarpenaren erantzuleak dira. || sozietate anonimo (SA). Erantzukizun mugatuko enpresa, kapital sozial guztia akziotan banatuta duena. || sozietate anonimo laboral. Erantzukizun mugatuko enpresa, gutxienez kapital sozialaren % 51 langileen artean banatuta duena; gehienez plantillaren % 15 izan daiteke aldi berean bazkide. || sozietate kolektibo. Sozietate pertsonalista, non zorren aurrean bazkideek mugarik gabe eta solidarioki erantzuten duten. || sozietate komanditario. Batetik bazkide kolektiboak (enpresa gestionatu eta erantzukizun pertsonala dutenak), bestetik bazkide komanditarioak (erantzukizuna jarritako kapitalera mugaturik dutenak) dituen sozietatea. || sozietate kooperatibo (S. Koop.). Kooperatiba. || sozietate mugatu (SM). Erantzukizun mugatuko sozietatea. || sozietate-izen. Sozietateak hartzen duen eta merkataritza-erregistroan agertu behar duen izena.
Atzera