subjuntibo
iz. HIZKL. Egoera edo ekintza gertakari objektibo bezala ez baizik gogoan desirazko, iritzizko edo emoziozko gisa sortu den zerbait bezala aurkezten duen aditz-modua. Euskaraz, *edin eta *ezan aditz laguntzaileen bidez eratutako eta -n atzizkiaz amaitutako adizki perifrastikoek osatzen dute (zenbait adizki trinko zahar ere badira), eta nagusiki mendeko subjektu-, objektu- eta helburu-perpausetan erabiltzen da.
Atzera