torlojo

iz. Hainbat formatako burua (hexagonala, karratua, biribila, etab.) eta gorputz hariztatua dituen pieza zilindriko edo konikoa, eskuarki metalezkoa. Biraraziz, beste pieza batean sartzeko (adib., azkoin batean) edo hainbat elementu beren artean lotzeko, indarra egiteko, mugimendua transmititzeko, etab.etarako erabiltzen da. • presio-torlojo. Bi pieza bata bestearekiko ez higitzeko moduan elkartzeko, batak duen haria hartuz eta besteari muturraz bultza eginez lan egiten duena. || torlojo amaigabe. Transmisioetan erabiltzen dena. || torlojo mikrometriko. Mikrometroetan erabiltzen dena, diametro handiko burua eta oso hari-neurri txikia dituena. Buruak biratzen duen arkua bertako eskalan neurtuz, torlojoaren desplazamendua doitasun handiz kalkula daiteke.



Atzera