translazio

iz. 1. ASTRON. Astroek beren orbitaren ibilbidean, hala nola Lurrak Eguzkiaren inguruan edo Ilargiak Lurraren inguruan, egiten duten higidura. 2. FIS. Gorputz baten higidura, beraren puntu guztien ibilbideak paraleloak direnean. 3. HIZKL. Unitate linguistiko bat, klase gramatikal batekoa izanik, beste klase batekoa balitz bezala erabiltzean datzan prozedura (adib. oso gizona da esaldian, gizon izenen klasekoa izanik izenondo gisa erabili da). 4. MAT. Geometrian, espazioko leku jakin batean kokatuta dagoen irudi bat espazioko beste leku batera eramatea.



Atzera