zibilizazio

iz. 1. Aurrerapenaren ondorio den gizadiaren garapen-maila, hirien eta idazketa-sistemen sorkuntza, gizarte-antolaketa konplexua, teknika aurreratuak, populazio-hazkuntza, etab. ezaugarri dituena. Zibilizazioaren sorkuntza historiaurre eta historiaren arteko mugatzat hartzen da. Zibilizazioa Sumer-en sortu zen. 2. Aurrerapenen ondorioz, gizadiak oro har edo giza multzo batek historiako une jakin batean erdietsitako garapen-maila (ohiturak, egitura sozial, ekonomiko eta politikoa, ezagutza- eta teknologi maila, artea, etab.). Antzinako Egiptoko zibilizazioa. Azteken zibilizazioa. 3. Herri bat zibilizatzeko ekintza. 4. FIL. Entziklopedistentzat, gizadiaren garapenaren azken maila litzatekeen egoera ideala, basatikeriarik eta jarrera irrazionalik eza ezaugarri lituzkeena.



Atzera