Altxerri
Aiako haitzuloa, Beoategaina mendiaren E-an (Gipuzkoa). Ondoko harrobiko lanetan aurkitu zen haitzuloa (1956). 2.200 m-ko luzera du eta Paleolitoko labar-arte aberatsa eta grabatuak aurkitu dira bertan, Madeleine aldikoak: giza irudiak, bisonte, orein, zaldi eta azerienak.
Atzera