Klasikoak

Euskal idazlan guztiak 4. Literaturen inguruan I

Euskal idazlan guztiak 4. Literaturen inguruan I
Egilea(k): Mitxelena, Koldo
Edizio Prestatzailea: Urgell, Blanca
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 1989
ISBN: 84-7529-628-9
Orri-kopurua: 152
Fitxa:

Bilduma honen aleen tamaina dela kausa, lehendabizi, eta garbiki ikusten diren bi jokamodu ezberdinei jarraiki, bigarren, artikuluak bi liburukitan banatu dira, alde batera literaturari nola edo hala orokorki zuzentzen zaizkionak eta bestera delako euskal idazle bati buruzkoak ezarriaz, azken hauek kronologiaren arabera, hots, idazlearen bizi-garaiaren arabera, antolatu direlarik.

LITERATURAREN INGURUAN I.ean literatur saiotik ikerlanera, literaturaren historiatik iraganez, denetarik dugu. Lehendabiziko bi artikuluak (Euskal literaturaren etorkizuna eta Asaba zaharren baratza)aski ezagunak direla egingo genuke, besteak beste duela urte batzuk kaleratu zen Mitxelenaren Idazlan hautatuak bilduman ere bazeudelako; badira, halere, behin eta berriz irakurtzearren beren balioa galtzen ez duten horietakoak, bai mamiaz eta baita azalaz ere. Arras ezberdinak izan arren, berehala komuneko zerbait nabarmentzen zaie: literaturaren historian oinarri hartuta, herri bezala dugun eta euskaltzale-euskalari bezala duen esperientziari hertsiki lotuta, zitekeen edota daitekeen etorkizunaz, nahiko lukeenaz eta beldur denaz aritzen da biotan Mitxelena, inguruan ikusten dituen joerez orobat, aldizka goxoki, aldizka zorrotz eta minki.

Koldo Mitxelena Literaturaren Zubitegian.

Luis Mitxelena: A Basque of International Fame, Gorka Aulestiaren artikulua. Basque Studies Program Newsletter · Issue 41, 1990. Ingelesez.