Klasikoak

Euskal idazlan guztiak 5. Literaturen inguruan II

Euskal idazlan guztiak 5. Literaturen inguruan II
Egilea(k): Mitxelena, Koldo
Edizio Prestatzailea: Urgell, Blanca
Argitaletxea: Kriselu
Argitalpen-urtea: 1989
ISBN: 84-7086-231-6
Orri-kopurua: 160
Fitxa:

LITERATURAREN INGURUAN II.ak Beņat Etxeparegandik hasi eta "Txillardegi"-rengan buka euskal idazle edo idazlan puntako zenbaiti begirada arinago edo sakonago bat ematen die. Xinpleenetan ("Aita Gasteluzarrek hitz neurtuz egin zituen zenbait itzulpen" eta "Sarako Joanes Etxeberriren Eskual-Herriko gazteriari") Egan-en irakurleak idazle zaharren izkribuetara goxoki erakarri nahi izan zituen, aukerako testu batzuen bitartez. Gainerakoa gehienbat idazleari edota idazlearen historia, hizkuntza edo literatura inguruari buruzko saioak dira, kritika-lan, baloraketa eta era askotako hurbilketen bitartez.

Sorta, gure literaturaren historiak agintzen duen bezala, Etxepareri eskainitako lanekin hasten da: "Sarrera gisa" eta "Etxepareren edizio kritikoa aurkeztean", biak argitalpen banaren atarian jarriak eta bukatu, aldiz, bete-betean literatura berriaren olatuen artean murgiltzen diren lau lanekin ("Orixe"-ri buruz birekin, Aresti eta "Txillardegi"-z banarekin). "Orixe"-ren gora-beheren barrena garamatza lehendabizi; geroago, tiraka eta bultzaka hasi nahiko balu bezala, Aresti dakarkigu begien bistara eta idazle eztabaidatu horren inguruan sortu den istorio guztia pixka bat albo batera utzita, gehiago irakurtzera deitzen gaitu; azkenez, "Txillardegi"-ren nobelarik ez ezik gazteagoen literatur haize berriei harrera ezin hobea egiten die, mementu batez betetzear ikusten duen etorkizuna, bilduma honen lehendabiziko artikuluetan batez ere kezkatua zeukana, badatorkeela pozarren sinetsirik.

Koldo Mitxelena Literaturaren Zubitegian.

Luis Mitxelena: A Basque of International Fame, Gorka Aulestiaren artikulua. Basque Studies Program Newsletter · Issue 41, 1990. Ingelesez.