Klasikoak

Antzerkia

Antzerkia
Egilea(k): "Lauaxeta", Urkiaga Esteban
Edizio Prestatzailea: Kortazar, Jon
Argitaletxea: Mensajero-Gero
Argitalpen-urtea: 1990
ISBN: 84-271-1606-3
Orri-kopurua: 127
Fitxa:

"Lauaxeta"-ren antzerki lanen kopurua lau lanek osatzen dute, bi sortzez bereak dira -Asarre-aldija eta Epaiya, piper faltarik ez duten "entremés" moduko herri kutsuko lanak-, beste bi, berriz, itzulpenak: euskaraz sinbolismoaren mundua eskaintzen duen Maeterlinck belgiarraren Balbia eta abertzaletasunaren inguruan dituen kezkak eta ametsak eskaintzen dituen Manu Sotak idatzi eta berak euskaraturiko Iru gudari.

Bostgarren antzerki lan baten berriak ezagutu ditugu. Bostgarren hori Mungian antzeztu egin bazuten ere, galdu egin da eta ez da gure eskuetara iritsi. Ezagutzen ditugunak Euzkadi egunkarian ikusi zuten argia 1932 eta 1934 urteen bitartean.

Urkiaga 'Lauaxeta' Literaturaren Zubitegian.