Klasikoak

Atheka Gaitzeko Oihartzunak

Atheka Gaitzeko Oihartzunak
Egilea(k): Dasconaguerre , Jean Baptiste
Edizio Prestatzailea: Lakarra, Ander
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 1990
ISBN: 84-7529-780-3
Orri-kopurua: 184
Fitxa:

Bitxia bezain jakingarria da Atheka-gaitzeko oihartzunak-en jatorria: Les echos du pas de Roland liburua argitara eman zuen, "euskaratik itzulia" oharraz gehiago saltzearren (1867). Irakurleek euskarazko jatorrizko testua eskatu ziotelarik, obraren euskarazko itzulpena prestatzeari ekin zion. Hori egiteko gauza ez zenez, Larreguy apaizaren eta Larresoroko Guibert ikaslearen laguntzaz eta azken zuzenketak jasotzen dituen aurkezten ari garen Vison-en honekin, Atheka-gaitzeko oihartzunak euskarazko moldaketa kaleratu zuen (1870). Euskaraz idatzitako lehen nobelatzat hartu zuen Lafittek.

Funtsean, Ganix Antxordoki mugalariaren lehen Karlistadako abenturen kontakizuna dugu hau. Horietako batek, Carlos V.aren emaztea izan zen Beirako Marķa Teresaren mugaz-bestalderatzeak, eman zion berebiziko ospea elaberri honen protagonistari. Baina, horrezaz gainera, bidai liburuen antza du tarteka eta, ozenago, ohitura liburuen eitea.

Daskonagerre Literaturaren Zubitegian.