Klasikoak

Mireio

Mireio
Egilea(k): "Orixe", Ormaetxea Nikolas
Edizio Prestatzailea: Otaegi, Joan
Argitaletxea: Kriselu
Argitalpen-urtea: 1990
ISBN: 84-7728-208-0
Orri-kopurua: 164
Fitxa:

Mireio Mistralen gaztetandiko poema bada ere -29 urte zituela argitaratua-, Mistralen obretan ezagunena suertatu da. Bi gazteen maitasun alai eta sotilak aparteko erakarriz darama irakurlea. Nekez ihes egin diezaioke bikote honen xarmari. Mistralek Mireio neska gaztea egin du protagonista. Beronen maitasun munduaren haritik abiatuz bizitzaren drama erakutsiko digu: maitasun ezinaren drama. Bi pertsonaia xarmangarri hauen eskutik dakar poetak Proventzako bizitza ezarian bezala: sentimendu, sineskera, tradizio, kezka berri, hizkuntz eta herriaren defentsa, bai eta usadio nahiz ondasun maila ezberdinek sortzen dituzten loturen urradurak berekin duen ondorio latza.

1904an Nobel saria eman zioten Jose Etxegarairekin partaidetzan. Badirudi sari hau jadanik 1901ean emango zioketela baldin eta Mireioren suedierazko itzulpena hobea izan balitz.

Frédéric Mistral 1830ean jaio zen Maillanen eta 1914an hil Bouches-du-Rhônen.

Nikolas Ormaetxea, "Orixe", dugu Mistralen Mireio poemaren itzultzaile. Euskaldunak poema idazteko Orexara erretiratu baino lehen, Bilbon zela -jadanik idazle trebatua, baina oraindik obrarik nagusienak egiteko zituela- heldu zion Mistralen Mireio itzultzeari, ez urak bere iturrira eraman eta ikutu pertsonalik gabe, baina trebezia handiz eta hizkuntzaren soinukerari dardara berriak eraginez. Mistralen jaiotzako mendeurrena ospatzen zen 1930ean. Ormaetxeak Mireio euskaraz emanez nahi zuen olerkari hura ospatu.

Ormaetxea 'Orixe' Literaturaren Zubitegian.