Klasikoak

Alegiak eta poemak

Alegiak eta poemak
Egilea(k): "Oxobi", Moulier Jules
Edizio Prestatzailea: Beola, Ainhoa
Argitaletxea: Susa
Fitxa:

Lan honi ekiterakoan bere garaian argitaratu ziren liburuak oinarritzat hartu diren arren, bestelako iturrietara ere jo izan da, idazten eta argitaratzen jardun zuen aldizkari eta astekarietara alegia. Honela, liburuetan argitaratutakoa osatu egin da kanpoan geratu zirenekin edo ondoren argitaratutakoekin.

Prosa lanak gaurko lanetik kanpo utzi behar izan dira, orri kopuru aldetik poesien nahiz alegien antzekoa baita, eta liburu honetan poeta-alegigilea aurkeztu nahi izan baita.

Pastorala agertzearen arrazoia, berriz, bestelakoa da: "Oxobi"-ren lanen alderdi ezagunenetakoa izanik, irakurtzeko aukera eskaintzea eta egilearen egikera bitxiaren berri ematea.

Poema edo alegia jakinek izan zuten argitalpen diferenteek aldaketak adieraziko dituzte beraien artean: egileak poema bera leku eta garai ezberdinetan argitaratzean, aldaketak sartu izan zituen batzuetan, hitzak aldatuz edo bertso osoak kanbiatuz nahiz ezabatuz; bestetan berriz, momentuan momentuko argitaratzaileak sortu ditu aldaketa horiek, lexikoan, bai eta bertso edo grafiaan ere.

Moulier 'Oxobi' Literaturaren Zubitegian.