Fitxa: |
Berrogeita hamalau dira, oraingoz bederen, ezagutzen ditugun Lizardiren olerkiak. Lehenengo multzo bat Euzko-deya aldizkarian agertu zen, 1917tik 1920ra bitartean. Biotz-begietan (1932) da, ordea, bere poesiaren gorena jasotzen duen bilduma. Poeta hil ondoren, 'Euskaltzaleak' elkarteak Umezurtz olerkiak (1934) argitaratu zuen, azken lanak jasoz. Lizardik bere bertso-lerroetan izadia, bizia eta heriotza, aberria, euskara eta euskal tradizioa ditu poesigai. Hizkera poetiko trinko, landu eta dotorea da berea, lexiko hautatu eta eraberritua darabilena, izakiak pertsonifikatu eta balore sinbolikoz janzten dituena. Bizi-nahi gartsua dario Lizardiren olerkiari.
'Lizardi' Literaturaren Zubitegian.
|