Klasikoak

XIX. mende akabuko kontakizunak

XIX. mende akabuko kontakizunak
Egilea(k): Otaegi, ClaudioEtxegarai, Karmelo; Agirre, Txomin; Arzak, Antonio
Edizio Prestatzailea: Pagola, Ines
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 1994
ISBN: 84-7917-447-1
Orri-kopurua: 184
Fitxa:

1876ko foruen galerak aro berri bat zabaltzen du Euskal Herriaren historia politiko eta kulturalean. Literaturari dagokionez, Sarasola irakaslearekin esan dezakegu literatura hitza zentzu hertsian hartzen badugu orduan sortzen dela euskal literatura. Mugimendu hau Donostian kokatzen da, Lore Jokoen Konsistorioaren egoitzan. Hauen eta Euskal-Erria aldizkariaren inguruan biltzen den idazle talde laikoak tradiziorik gabeko bide landugabeak hartzen ditu langai. Euskal teatro modernoa hemen sortzen dela esan daiteke, poesi-lanak ugaltzen dira eta prosa erlijioz kanpoko gaiez ere arduratzen da. Teatroa aparte uzten badugu, literatura hau, neurri handi batean, Unamunok 'El ingenuo romanticismo vasacongado' deitu zuenaren, literatur fueristaren, euskal bertsioa da. Juaristik ereduaz esaten duena, beraz, kopiaz ere esan daiteke: literatur fueristak, idazki apokrifoetan oinarriturik, foruen defendatzaileek behar zuten tradizioa sortu zuen zenbaitek Materia de Vasconia deitu gaiak erabiliz.

Tradiziorik gabeko ibilaldi honetan hizkuntza bide berrietatik abiatzen da eta bertan aurkituko dituen arazoen konponbidea Hiztegi Hirukoitzean bilatzen du. Hortik 'Larramendiren urrezko garaia' deitzea 1879an Donostian lehen Lore Jokoak ospatzen direnetik mendearen hasieran aranatarren eraginez literatur fuerista eta berak darabilen euskara moeta baztertzen diren arteko denbora epeari.

Argitalpen honek 'Larramendiren urrezko garaiaren' erakusgarri bat ematea du bere xede. Horretarako Lore Jokoetan maiz sarituak izan ziren zenbait idazleren lan sartitugabeak -sarituak, bilduma honetan bertan Leiendak (1879-1891) izenburua daraman 40. zenbakian aurkituko ditu irakurleak- bildu ditugu hona. Bost dira guztira: guztiak, prosaz, bi euskaraz idatziak (Karmelo Etxegarairen Euskal-Erria eta Txomin Agirreren Juan-etorri bat Erromara) eta gazteleratik itzuliak beste hirurak (Klaudio Otaegiren Ispastergo Larrosa eta Antonio Arzak eta Alberdiren Legenartsua).

Agirre Literaturaren Zubitegian.

Arzak Literaturaren Zubitegian.

Etxegarai Literaturaren Zubitegian.

Otaegi Literaturaren Zubitegian.

Maricho, Donostian : 1893 (I.R. Baroja-ren semeen moldizkiran), . Arzaken lana. Faksimile-edizioa.

Zerurá, Donostian : 1894 (I.R. Baroja-ren semeen moldizkiran), . Arzaken lana. Faksimile-edizioa.