| Fitxa: | Ave, Venusen ikasle izatea hautatu duzun horri! Ovidio, Venus andere maitagarrienaren akolito leiala, izanen duzu maitasun amultsuenaren irakasle eta Maita-bidea hemendik aurrera mesanotxean eduki beharreko libururik preziatuena. Hiru zatitan banatuta datorkizu ikasgaia: lehenengo liburu bietan gizasemeei zuzentzen zaie maitea, atzeman, eta, nekezago dena, zelan alboan eutsi irakatsiz. Hirugarrenean, ordea, emakumeoi, gizonezkoei nola jardun aholku eman nahian. 42 urte egon da Maita-bidea, garaiko izpiritu hertsien menpe, mutu. Gaur arte, zuk Venus Jainkosa atzipelariaren ezkutukoak barna abiatzera zoazen horrek, ireki duzun arte: irakurri, ikasi eta maitatu.Ibinagabeitia Literaturaren Zubitegian. |