Joannateguy: Txina eta Asiako Misio eta Berriak
Edizio honetan bildu ditugun testuak 1891, 1892, 1893 eta 1895 urteetan kaleratu artikuluez osatuak dira. Asiako Txinako eskualdeetatik misiolariek frantsesez bidaltzen zituzten berrien euskarazko itzulpenak dira. Fedearen Propagacioneco urtecari edo Fedearen Propagacioneco berriak urtheca ematen dituena bi hilabeteroko aldizkaria zen Baionan 1877. urtetik hasi eta 1891z geroztik Joannateguyren ardurapean aterako zena, eta bertatik aterata daude.
Bengoa Akordagoitia: Txinako Barriak
Edizio hau burutzean asmoa zera izan da, hots, Akordagoitiak han hemenka sakabanatuta zeuzkan artikulu eta idazti guztien bilduma egitea, mende hasierako kazetaritzan -hemen erreportaia gisa- berrindartzearen exenplu delarik. Idazle bizkaitar hau garaiko lekuko dugu zeren orduantxe berean ari baitziren euskararen batasunerako lehen urratsak ematen eta berak hartzen duen jarrera lagungarri izan dakiguke momentu horretan zegoen giro eztabaidatsua ulergarriagoa izan dadin.
Joannateguy Literaturaren Zubitegian.
San Benoaten bicitcea / argiratua A. Bazilio Joannateguy. 1887. Faksimile-edizioa zure esku.
Ceruraco bideric errechena / argiratua Bazilio Joannateguy Benedictanoaz. 1887. Faksimile-edizioa.
Sainduen bizitzea Lehen zatia / Aita Bazilio Joannateguy benedictanoac argitarat emana. 1890. Faksimile-edizioa.
|