Klasikoak

14eko Gerla Handia

14eko Gerla Handia
Egilea(k): Saint-Pierre, Jean
Edizio Prestatzailea: Xarriton, Pierre
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-urtea: 1998
ISBN: 84-835-213-9
Orri-kopurua: 268
Fitxa:

Jean Saint-Pierre 'Anxuberro', Hiriart-Urruty kazetari handiaren ikasle eta jarraile izanik, gazterik hasi zen euskaraz idazten, lehenik Eskualduna astekarian, bereziki gerlako kronikak igorriz, geroago Euzkadi egunkarian Iparraldeko albisteak emanez eta Gure Herria-n edo Eusko Jakintza-n euskal gaiak aztertuz.

Haren mintzatzeko talentua eta idazteko jeinua ezaguturik, Eskualduna-ren zuzendaritza eman zioten 1925etik 1930 arte, 1949an berriz Eusko Ikaskuntzaren lehendakaritza, Euskaltzaindiaren hastetik urgazle izanik, euskaltzain oso izatea onartu zuen 1949an, jadanik apezpiku zelarik.

Bera hil ondoan, 1952ko urtarrilean, Gure herria-k zenbaki berezia eskaini zion. Handik laster liburu mardula, erdia baino gehiago euskaraz egina, argitaratu zuen Piarres Lafittek, les meilleures pages de Mgr Saint Pierre titulupean. Badira hor 20 bat artikulu 'Gerlako berri' deitzen direnak, baina bagenekien beste franko bazirela. Guztiak bildu ditugu, orotara 82, 14eko Gerla Handia izeneko liburu honetan.

80 urte badu 14ko gerla triste hura bururatu zela. Euskal herriaren historia ezagutu eta ulertu nahi duenak irakur dezake Jean Saint-Pierre gerlari ohiaren obra, eta parean jar Jean Etchepare, Jean Elissalde Zerbitzari eta Kirikiņo bizkaitarraren kronikekin. Ez da errate beharrik ikusiko duela, orozbat, nor zen 'Larresoroko eskolako' idazle hoberenetarik bat, teologo, gerlari, kazetari, apezpiku eta euskaltzain izana, eta zer zen Lafittek aipatu 'nafar-lapurtar' euskara literario hura.

Saint-Pierre Literaturaren Zubitegian.